XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negarren indarra

Sinpliziano eritxon jaupari (abade) bat egoan Milano'n.

Gastetxotatik Jauna'ren etxian sartuta, bere oitura ederren usain gozuaz jaupari jantzia ta egikizunak lurrundu zituan.

Milano'tar gustiak, Gotzain'etik asi ta azkenengo eleiztarreraño aitatzat euken.

Gustiak itsalez begiratzen zituen bere ule zuriak, eta gogo arazo gustietan bere eretxira itzuliten ziran.

Augustin, Paul deunaren idazkiak irakurri ezkero, osoro aldatu zan.

Gogo barreneraño sartu yakon Jainkoa'ren itza.

Jainko'z ingurututa, ezituta lez aurkitzen zan.

Argiro ekun, atzerri aunetan ikusi gengiken giñoan, izate gustiak Jainkoa'gandik sortu zirala.

Jainkoa'k irazan (kreau) eta Jainkoa'gan dogula gure zoruna.

Norantz juan bai zekian; ez ekian baña Jainkoa'gana eltzeko bidia.

Itxas-erditik izpasterreko argia ikusten daun ontzitxoa lez egoan.

Edo mendi tontorretik bere aberria begistatzen daun bideztia lez.

Izpasterra betaurrian; aberria aurrez-aur.

Baña ¿zein bide artu aberrira eltzeko? ¿zein uin (olatu) asarratuen bitzartetik bere burua atara ta izpasterrian bere maitiak laztantzeko?

Gogo kezka ta zalantza gusti onek Sinpliziano'ri agertu, ta beronek erakutsiko eutson bidiari jarraitzeko erabagia artu eban.

Artzain onak ardi galdua bezin maitekiro abetaldu eban Sinpliziano'k Augustin.

Augustiñ'ek mutikoaren zindotasunaz autortu eutsozan bere gaiztokeriak, eta damuz emon eutson ordurartian erabilli zituan bide galduen barri.

Platon'en idaztiak, Bitoren Erroma'ko irakasle ospetsuak lateralduta (latiñez ipiñita) irakurri zituala esan eutsonian, Sinpliziano poztu zan, eta zorun agurra emon eutson beste jakitun batzuenen ordez idazti aunek irakurri zitualako; arek ba guzurrez josita dagoz, ta, onetan, noizik bein, Jainkoa'tzaz ta Jainko-Semiatzaz egia adirazten da.

Gero edestu (kontau) eutson Bitoren, Platon'en idaztiak lateraldu ebazana, kistar egin zala; baita zelan egin zan be, Erroma'n iñoiz izan diran irakaslietatik ospetsuena zan Bitoren.

Jakingai gustietan buru; andiki gustien irakasle, Erroma'tarrak bizi zala egin eutsoen gizonari ludi ontan legikion omenik aundiena: bere irudia uriko zeyan ipiñi.

Bitoren'ek jainkoizunak gurtutzen zituan.

Baña Jainkoa'ren eskarrak jota egoan.

Idazti Deuna (Liburu Santua) ta Kistar-gaizko idazti gustiak garkiro irakurri ta iruntziten ebazan.

Sinpliziano'ren aizkide andia zan, eta biak bakarrik alkarrekin aurkitzen ziranian, ixilik esaten eutson Sinpliziano'ri:

-Ekizu ba ni Kistarra nazala.

Sinpliziano'k erantzun eutson: -Nik ez dautzut Kistarra zarala ziñestuku, ez-ta Kistartzak artuko, Kisto'ren eleizan ikusiko zaitudaneraño.

Bitoren'ek, destañez, jardesten eutson: ¿Zer ba, eleizako ormak ete dira ba, gizonak Kistar egiten dituenak?

Aunela ziarduen alkarrekin batzen ziranian.

Bitoren'ek aundiki artian aizkide asko eukan.

Gustiak jainkoizun (paltso) gurtzalliak.

Kistar egiten ba'zan, aizkide onek bere ganera etzungo zirala ta azpian zapalduko eben bildur zan.

Baña irakurri, adialdu (estudiau) oldoztu ta ausnartu, Jainkua'ren eskarrak bultza eragion, ziñesmena bere gogoan indarra artuaz joyan.

Jesu-Kisto'k gotzon aingeru, deunen aurrian beretzat autortuko ez ebala, bera Josu-Kisto gizon aurrian autortzeko lotza ba' zan.

Gaiztokeri gorriaren errudun egiten zala, jainko-izunai opariak eskintzeko lotsatu ez-ta Jainko-Semiak egindako Ikurtonak (Sakramentuak) artzeko lotsa ba'zan; lotsagarria zala Egia ezagutu ta jarraitzeko kemenik ez izatia-ta, bat-batian, lotsia bota ta kistar egiteko asmoaz, esan eutson Sinpliziano'ri: -Tira, guazen Eleizara, Kistar egin gura dot eta.

Narruak be ez eban artzen Sinpliziano pozarren.

Lenengo Kistar ikaskayak irakatsi ondoren, Ugutza (batiyua) eskatzen ebenen izendegian agertu zan Bitoren'en izena, Erroma arrituta, ta Eleizea pozez galtzen zirala.

Arruak ikusten eben au, diño Augustin'ek, ta asarratu ta sumintzen ziran, asarrez ortzikaratzen ziran, amurruak jaten zituan; baña zure otseñak Zu'tzaz eukan bere itxaropena, ta ez eutzen jaramonik egiten lenagoko jakingai utsai, ta zorakeri guzurrai.

Aldi onetan, Igaratzez edo Goteuna (Espiritu Santua) etorkundez ugutzatzen ziran.

Ugutz aurretik ziñeskintza autortu biar eben.

Erroma'n ozte (gente) aundia eltzen zan eleizkizun onetara, batzuk Jainko-zalez, beste asko jaya ikusi gureaz.

Ugutzau biar ziranak ziñeskintza buruz ikasten eben, eta onetatako gertu egoen tokitik esan oi eben.

Bitoren'i adierazo eutsoen ziñeskintza agirian esatia biarrekoa ez zala, ta ezparik ba'zeukan, ixillian egin legikiala.

Ezetz, erantzun eutsen Bitoren'ek, agirian egitia nayago ebala.

Tokira igon zanez, gustiak ezagutu eben; mor-mor asi ziran eleizan, batak bestiari poz agurra egin, eta lenengo ixilik eta gero sarataka diarrez ?Bitoren, Bitoren!

Beingoan ixildu ziran bere ziñeskintza (kredoa) aditzeko garrez. Bitoren'ek geldiro, abots garbiaz ta bere buruaren jabe zala, Kistar ziñeskayak autortu zituan.

Ango txaloak amirik ez euken.

Bakotxak besartian artu, ta biotzian sartu nai eban.

Besartian ez arren, biotzian gustiak sartu eben.

Tturrondo'tar J.